- Mugimenduak elkartzeko espazio bat; gizarte-mugimendu desberdinen zeharkako eskola bat, egungo testuinguruan aktibismo berri baterantz aurrera egiteko balio duena, teorian eta praktikan. Gizarte-erakundeak topatu eta elkartzea —elkartrukeak, bilerak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, kongresuak antolatuz—, eta gai ezberdinak lantzea: agro-ekologia, osasuna, harrera, desobedientzia zibila…
- Herri Eskola iraunkorra, herri-heziketan lan egiten duten beste eskola eta tailer batzuekin elkarreragin eta elkarlanean ari dena.
- Aktibismoren eta Arratiako eta inguruko jendearen bidegurutzea izatea. Bere etxea aktibismoaren eta bailarako/inguruko jendearen arteko hurbilketa naturala egiteko. Eta Artea Sarea koordinatzeko gune bat.
- Bizitzeko, barre egiteko eta amets egiteko lurralde liberatua. Basoan dagoen etxe bat, gozatzeko eta emozionatzeko, eta herri kultura bere aberastasun eta aniztasun osoan berreskuratzeko.
Dantzatzea, hitz egitea, eguzkitan esertzea, bainatzea, jatea,… horiek guztiak bizitza komunaren parte dira
Bertako dikotomia/migratzailea hausten duen komunitate mestizoa